English Castellano

Agurra

Elai Alai kulturunearen izenean, ongi etorria eman nahi dizuegu folklore azokara jakinminez hurbiltzen zareten guztioi.

Euskal Herrian lagun asko eta asko gabiltza lanean, izen-abizenik agertu barik, euskal herriko kulturaren alde. Hori dela eta, datozenentzako erakustoki eta bilgune nahi dugu azoka, lan horretan dabiltzanek elkarren berri izateko, euren lana ezagutarazteko eta ondorengo belaunaldientzat erakargarria izan dadin.

Biziki agertu nahi diegu gure eskerrona parte hartzaile eta bisitari guztiei, agerturiko interesa dela eta.
 
Ekimen hau guztiontzako aberasgarri nahi genuke, herri kulturaren ezagutza eta maitasuna zabaldu eta biziberritzearren.