2. Atala

Portugaleteko Elai Alai dantza eta musika taldeak tradizioaren kulturgunean hartzen du parte. Kulturgunearen xedea pertsonak hezi eta prestatzea da, baita tradizioko kultura garatu eta zabaltzea ere, geure herriaren kultura sustatzeko, aurrera eta gora egin dezan.
 
Pertsonak heztea du xede, sustraietatik abiatuz, musikariak, dantzariak, artisauak, etab. prestatzeko. Izan ere, gaur egungo gizarteak irentsi egiten gaitu egunero, irabaziak lortzeko bizimodu ero batean, eta, hartara, nortasuna osatzen duten ezaugarriak bazter uztera eramaten gaitu, zer garen eta zer izango garen gutxietsita.
 
Urteak etorri, urteak joan, arrakasta eta munta handiko lorpenak erdietsi ditugu, hala nola, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Kultura Tradizionaleko Topaketak, Dantza eta Musika taldeak, Folklore Tradizionaleko Azoka, Musika eta Dantza Eskola, nabarmenak baino ez aipatzearren.
 
Ibilbide luzean ikuskizun askotxo atondu ditu, eta horietatik hauexek nabarmendu nahi ditugu: "SUSTRAIAK", "SALAZAR", "LEHEN, ORAIN ETA BETI" eta SANTIAGO"
 
Ikuskizun horien artean bilakaera bat antzeman daiteke, bai teknikaren aldetik, bai koreografiaren aldetik ere, gure kultura gaur egungo moldeetara egokitze aldera, mende berriak azpian hartu ez dezan, garai berrietarako gauza izan.