Dantza
eta musika tradizionalaren ikastegia 2004ko ekainean sortu zen,
Elai-Alai taldeko hainbat eta hainbat kidek aurreko urteetan egindako
lanari esker.
Aspaldi
konturatu ginen dantza tradizionalak hutsune asko dituela. Beti amateur
gisako jardueratzat jo izan da. Hori dela eta, gure ohituren alde
jarduten duten gehienek ez ohi dute ibilbide luzea izaten, eta, hartara,
ezagutza eskaseko jendearengana jo beharra izaten da.
Honelako
ekimenen bidez prestakuntzaren kalitatea hobetu egiten delakoan gaude
Tradizioaren Kulturgunean. Dantza eta musika tradizionala herriak eta
herriarentzat sortuak dira, bai, baina ezin dugu ahaztu lana ahalik eta
duinen egin behar dugula beti.
Irakaskuntza
profesionalaren xedea gure sustraiei begira berriz heztea da,
dantzariak, artisauak, etab. sortzeko, amateur gisako irakaskuntzaren
aldean, jarraitasun luzeagoaz.
Egunero
areago sartzen gaitu gure gizarteak irabazi asmoa nagusi den kulturan,
eta, hortaz, ahaztu egiten dugu zerk ematen digun nortasuna, hots,
garena eta izango garena.