Donejakue

SantiagoBerrogei minutuko iraupena du, gutxi gorabehera, eta gure folklore jaialdian eman zen estreinakoz, Europar Batasunera 10 kide berri batera sartzean, eta emankizunaren xedea zen Europako herriak eta kulturak lotu dituen Donejakue bideari gorazarre egitea.
 
Ez al da Europarra Donejakue bidea? Ez al du tradizio zentzurik? Horregatik urari eman diogu burua, eta ezin hobeto esan: izan ere, kostaldetik egin dugu Donejakue bidea, Irlandatik abiatu, Ingalaterrara aldatu, Bretainiako kostaldera pasa eta hortik aurrera, Bizkaiko Itsasoak blaitzen dituen herrietan barna (Euskal Herria, Kantabria, Asturias eta Galizia), helmugara heltzeko: Santiagora, alegia.
 
Erraz da asmatzen berrogei minutuan herri horietako guztietako dantzak ikusiko dituela ikusleak, beti geure kulturari lotura eginez. Izan ere, geure kulturak badu zerk loturik herri horietako kulturarekiko: dantza, musika, jantziak. Elkarri lotuta eskainiko ditugu herri horietako dantzak eta geureak, ikuslea ohituren antzekotasunez ohartu dadin. Eta bidaia Santiagon burutzen da, jai giroan, dantza eta musika desberdinak elkar besarkatuz.