Errituak eta Dantzak

 ELAI ALAI Euskal Dantza Taldeak aurkezte duen ikuskizun honetan batuta ditugu Ikus-Entzunekoak eta Euskal Dantzak Tradizionalak. Antzinako erritu haietako oinarrizko bi gai –dantza eta musika–, gaur egunera ere heldu zaizkigu.  Mota guztietako zeremoniekin eta errituekin dago lotuta dantza: sarbidekoekin, emankortasunekoekin, erlijiokoekin....  Gure arbasoek oso sartua zuten beren kulturan dantzak duen erritu-zentzua.  Irudi hauek erakutsi nahi digutena da gure dantzetako mugimendu sinbolikoak  errituekin zerikusia dutela.