Salazar

Salazar2003an sortu zen ikuskizun hau, gure eskualdeko itzal handiko pertsonaia bat omentzeko: Diego Lopez Salazar. Hainbat dorretxe zituen, eta horietako bat geure hirian, orain dela gutxi zaharberritu eta museo bilakatu dena.
 
Ikuskizun honetan, irudizko kontakizuna egiten da, dantza, musika eta antzerkiaren bidez, pertsonaiaren pasarte batzuen berri emateko. Haren bizitza gorrotoak nabarmentzen du, izan ere, seme-alabek gorroto bizia zuten harengana, bera hiltzerainokoa. Ikuskizun honetan, herriko hainbat kultura elkarte bildu nahi izan genituen, hala nola, antzerki taldeak, abesbatzak eta musika banda, dorretxeak bizilagunon omena jaso zezan.
 
Ikuskizunean sasoi hartako jantziak erakusten dira, Zaraitzukoak, ohiko koloreaz bestelakoak, margolanetatik hartuak, adin eta maila desberdinetako janzkerak ezagutarazteko. Musika sasoi hartako liburuetatik jaso da, eta garaiko tresnekin eskaintzeko. Dantzari dagokionez, ostera, gutxi dago jasota eta, hartara, geuk geutara sortu dugu. Emakumeak pairatzen zuen egoera ere islatu nahi izan dugu. Maskarada moduko emanaldiak ordubete eta laurdeneko iraupena du, eta ezinbestekoa da agertoki handi batean egitea, gauez.