English Castellano

AFRICAN TUMBAS

African Tumbas folklore taldea 1996an sortu zuten Nairobin. Zuzendari Anthony Karundu du. Helburua: Kenyako folkloreko arte aberatsa sustatzea eta erakustea kantuaren eta dantzaren bitartez.

Afrikako tumba dantzak kontakizunak irudikatzen dizkigute: ezkontzak, jaiotzak, sarbideko errituak, uzta jasotzeak, gerrak, elizkizunak edo heriotza.

Jatorria tribuetako ehiztarien kontakizunak dira, komunitatea bilduta kontatzen zituzten ehizeko istorioak, kantu eta dantzez hornituta.

Maasaien kulturan sarbide-erritua, Eunoto esaten diotena, bereziki nabaria da. Gazte gudariak adin nagusiko izatera heldu direla ospatzeko erritua da. Bada beste erriturik ere Kenyan, guztien artean berezia jauziaren dantza, jatorrizko lekutik at ere oso ezaguna.