English Castellano

NAZ FOLKLORE TALDE NAZIONALA

Kazakhstango Errepublika ozeanoz bestaldeko herrialdea da. Lurraldearen zatirik handiena Erdialdeko Asian dauka, eta txikiagoa Ekialdeko Europan (Ural ibaiaren mendebaldean). Munduko bederatzigarren herrialde handiena da, baita kostalderik gabeko munduko estaturik zabalena ere. Kazakhstango lurraldean lautadak, estepak, taigak, mendi elurtuak eta basamortuak daude.

Naz folklore taldeak bere folklorea interpretatzen du, dantzekin, kantuekin eta musikekin, harmonia handiz, Asia eta Europa zeharkatu zuten zaldizkoen kemena eta maitasun-sentimenduetan inspiratutako poesia konbinatzeko. Azken batean, espazio handiko herrialde baten edertasun naturala.

Musika-instrumentuei dagokienez, aldi berean landa-instrumentuak eta fintasun bitxikoak dira. Musika-lerroen artean, zaldiak, kaskoen zaratak eta estepen haizeak inspiratutako kultura baten milaka urteko loturak ikus daitezke.

Milaka urte dituen herri honek oraindik harritzen jarraitzen gaitu.