1951n Nagyida (Velka Ida eslovakieran) hirian sortutako elkartea. Historiaren gorabeherak direla-eta, Nagyda Hungariaren mugan dago, baina Eslovakiako estatuaren barruan. Bertako biztanle gehienak hungariar etniakoak dira, eta elkarte horrek Hungariako kultura zaindu, mantendu eta erakusten du. Gaur egun, Andrea Kupec eta Mihabely Kupec dira zuzendari.
Lurralde altuak deiturikoaren kultura tradizionala eszenaratzea da haien nortasun-ezaugarria. Ibilbide artistikoan, beren herrialdeaz gain, Europa bisitatu dute, baita zenbait aldiz Hego Amerika ere, eta sari ugarirekin aintzatetsi dituzte.
Hungariako dantzak eta musikak hainbat gai barne hartzen ditu, hala nola Franz Liszten rapsodia erromantikoak, czarda herrikoiak eta ijito hungariarren edo erromanikoen musika. Azken horiek benetako eta ezinbesteko protagonistak dira musika tradizionalari eusteko. Beren melodiek erromantizismoaren musika-egileak inspiratu zituzten