Boliviak aparteko oihanak, betiereko elurrak, sumendiak eta gatz-basamortuak dauzka.
Boliviar herriaren jatorrian Aimarak eta Inken ondorengoak dauzkagu, eta horiei mestizoak eta zuriak –kolonizatzaileen ondorengoak– gehituz joan ziren. Misiolariek kristaututa, Andeetako indigenek beren sinesmen sakonenei lotutako errituak kultu katolikoan sartzen jakin dute. Beraz, Corpus Christiko festan gizonak kondor lumajez apaintzen direla ikus dezakegu, horrela beren indar mistikoaz jabetzen direlarik. Erlijio-mestizaje horretan, «Pachamama» ama lurra ere gurtzen da, ugalkortasunaren jainkosa, naturaren espiritutzat hartua eta bizitzaren birsortzea eragiten duena.
Ospakizun horietan guztietan "kena" (Andeetako txirula) eta "charangoa" daude, mandolinarekin batera –tatuaren (armadiloa) oskolarekin sortua–, danborrez eta beste instrumentu batzuez gain.
"Diablada" ospakizunean dantzariek, beren deabruzko maskarekin, ongiaren eta gaizkiaren arteko betiereko borroka irudikatzen dute. Hori guztia –erritu, dantza eta musika– herri baten lekuko gisa zeinaren jatorria denboran galtzen den.