
"BALE DA CULTURA NEGRA DO RECIFE" taldea Recifetik dator (Pernambuco estatuko hiriburua). Hiri honek, beste hirik ez bezala, kultura-aniztasuna irudikatzen du: arraza, kolore eta tradizioen nahasketa sinestezinaren emaitza.
Recife "Galo da Madrugada" kaleko inauteriagatik da ezaguna. Ekitaldiak musika-adierazpide paregabeak biltzen ditu, hala nola "frevo", "maracatu" eta nazioartean ezaguna den "manguebeat" musika-forma.
"Frevo" eskualdeko tradiziozko musika da, batez ere inauteri garaikoa. Kultura afrobrasildarraren eta europarraren eragina du, baita Brasilgoak diren musika mota desberdinena ere. "Maracatu" hiriko beste tradiziozko musika mota bat da. "Mango beat" delakoranzko bilakaera izan zuen, beste musika mota batzuen konbinazio bat dena, hala nola "ciranda" eta "rap" musikena.
Erritmo ugari horiek, dantza eta mozorroekin batera, inauteriak ikusgarri bilakatzen dituzte. Honek Brasilen arima irudikatzen du, eta bereziki Reciferena, non dena ikusteke dagoen. Lurpetik zeruraino, lurreko diamanteak izar forman islatzen diren gau argian.